BELAZETAKO JENDIA
Belar zelaiak Aiarako paisaiaren osagai garrantzitsuak dira. Belarraren
hazte, loratze, ebakitze eta ontzeak urte sasoien erritmoa markatzen dute.
Baina baserritarrarentzat aziendaren bazka bezala duen garrantzi ekonomikoaz
gain, belardiak eta bere inguruan egon ohi diren hesi biziak ekosistema
aberatsa osatzen du, bere biztanle propioak dituena: belazetako jendia.
Zygaena trifolii, zer esan nahi didazu kolore horiekin? |
Lau, sei nahiz zortzi hanketakoak izan; saltoka, oinez, herrestan edo hegan
mugitu; goiztiarrak izan nahiz gautxoriak; belarjaleak izaki ala harrapariak,
edo sarraskijaleak… belazetako jendiak naturaren ugaritasun eta aberastasun
guztia islatzen du. Eta beraiengana hurbiltzeko ez dago urrutira joan beharrik,
edo asko ibili beharrik. Etxe ondoan, edozein zelaiaren ertzean pausatu,
arretaz erreparatu, eta mundu oso bat zabalduko da gure begirada harrituaren
aurrean.
Hesperiidae mutur luze |
Egunez, gauez, eguzkipean edo goizeko ihintzez zipriztindurik, belazetako
jendia bere drama eta istorioak bizi ditu. Janaria ugari dago gure Serengeti txikian:
belarra, haziak, lorautsa…; izakiak ere, noski. Eta arriskua non-nahi. Amazoniako
ohianaren pareko, Afrikako sabanaren pareko.
Cetonia aurata lorautsa zalea |
.........................
Sasietako kilker gaztetxoa |
Los prados de siega son un elemento primordial del paisaje
ayalés. El ritmo de las estaciones se ve acompasado por el brotar de la hierba,
su florecer, su agostado y su siega. Pero además de la importancia económica
que para el ganadero supone como pasto para el ganado, las praderas y los setos
vivos que las circundan constituyen un ecosistema rico y variado, con sus
propios habitantes: la gente de la hierba.
Galathea , arrunta baina ederra |
A cuatro, seis u ocho patas; saltando, andando, arrastras o
volando; madrugadores o noctámbulos; ya
sean herbívoros o depredadores, o quizá carroñeros… la gente de la hierba
refleja toda la diversidad y la abundancia de la naturaleza. Y para acercarnos
a ella no hay necesidad de viajar lejos ni de andar mucho. Simplemente instalarnos
en el lindero de un prado, cerca de casa, mirar con atención, y todo un mundo
se desplegará ante nuestra maravillada mirada.
Eta hi norena haiz, zorri jale purrukatua? |
Tanto de día como de noche, ya sea bajo el sol o perladas por
el rocío matinal, la gente de la hierba vive sus dramas y sus historias. La
comida es abundante en nuestro pequeño Serengueti: hojas de hierba, semillas,
polen…; la propia gente de la hierba también, claro. Y el peligro acecha por
doquier. Al igual que en las selvas de la Amazonia, o que en las sabanas
africanas.
Nire kumea huan, jateko antzeko gustuak zeuzkiagu. |
Belazean, Serengeti txikian, arriskua non-nahi... |
Patxi Aiaratik
Naturari buruz euskaraz ere idazten dela ikustea asko pozten nau. Garatzen dituzun gaiak oso interesgarriak dira eta zure blogaren jarraitzaile amorratua bihurtu naizela aitortu behar dut.
ResponderEliminarBide batez, sarrera berri hau hobetze aldera,tximeleta baten argazkian hesperia bat dela jartzen duzu baina nik Ochlodes silvanus (venatus) bat dela esango nuke.
Ta segi horrelako lan txukunak egiten!!!!
Arrazoia duzu, bai, eta eskerrik asko animoengatik!
EliminarPatxi