Euri
zirina erortzen hasi zen dantzan egiten
genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako
auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a,
eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera
goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete
galdutako loa berreskuratzeko.
-
Aizu, gizona! Hontza topatu dugu, etorri!
-Zer?
-Hontza!
Kumea da, eta ez dauka hegan egiterik! Zabukaren ostean dago, etorriko zara
ikustera?
-Hara
zer daukagun hemen! Txikia da eta
ikaratuta dagoela dirudi! (Egongo ez daba! Berari begira hogei bat begi,
hau da, hamar umeren bat, bera harrapatzeko nahian; hori bai, etxera eramateko eta afari ederra
emateko asmoz).
-
Baina, zer da? Zuk badakizu? -Galdetu zidaten, bere bizitaz zer edo zer gehiago
jakiteko nahian-.
-Ez
nago ziur, apo-hontza dirudi, baina lasai! Telefonoz deituko dugu eta
zaintzaile aditu batzuk etorriko dira bere bila. (Zaintzaileak “Basegorrikoak” dira, eta Gorlizen daukate
egoitza. Bada ez bada ondo apuntatu izena eta telefono zenbakia, horrela egunen
batean beste animalia gaixo bat aurkituz gero badakizue nora jo: 944 465 297).
Orain
gure hontza kuttuna ondo zainduta dago, laster batean zeharo osatuta egongo da,
eta batek daki, baliteke berriro ere bere ulua La Antiguako inguruetatik entzun
izana. Seguru asko ez diogu ondo ulertuko, baina, ziur nago bere
lehen kantua lagun berrientzako izango dela. Eskerrik asko izadia jagoteagatik, abestuko du!
-Laster arte, apo-hontza! Hartu indarra eta etorri
gure basoetara!
Luisma
No hay comentarios:
Publicar un comentario