lunes, 16 de noviembre de 2015

La voracidad del visón americano Bisoi amerikarraren jatuntasuna




Maroñoko urtegian kopetazuri  era murgil erregen kabiak depredatzen zituen haragijaleren baten susmoa izan eta gero,  azkenean uztailaren erdian gaiztakeri hauen erantzulea detektatu zuen Enriquek: bisoi amerikar eme bat zen, jadanik nahiko handiak ziren bere lau kume hazten zebilela. Bere ausardiak eta egunargiz ibiltzeko ohiturak, bere jatuntasuna eta elikatze oportunistaren lekuko izatea ahalbidetu zigun. Hala, ez zitzaigun zailegi izan ikustea nola, harrapatzen eta garraiatzen zituen makina bat karramarro amerikano, anfibioa, narrastia, zomorro etabar bere kumeentzat.

Tras sospechar de la presencia de algún carnívoro que depredaba los nidos de fochas y somormujos en el pantano de Maroño, a mediados de julio Enrique detectó por fin al responsable de estos desmanes: se trataba de una hembra de visón americano que criaba a sus cuatro cachorros, bastante crecidos por entonces.  Sus hábitos diurnos y el carácter osado nos permitieron ser testigos de la voracidad y alimentación oportunista de este individuo que capturaba y acarreaba para su progenie un sinfín de cangrejos, anfibios, reptiles, insectos, etc.

Llevando un cangrejo.

Atlas de distribución de  los pequeños carnívoros en la Comarca Cantábrico Alavesa lana egin genuenean (2008. Urtean) Zuhatzan eta Luiaondon kotxez harrapatutako bisoi batzuen zitak jaso genituen, bainan orduan bisoi amerikarraren bertan egotearen ziurtasunik ez genuen. Bagenekien ordea bere zabaltzea gure inguruetara denbora kontua baino ez zela, eta nahiko izan ziren urte gutxi batzuk espezie honen zitak eskualdean ugaritzeko,  hala harrapatzeak nola behaketa zuzenak.

Durante la realización del Atlas de distribución de pequeños carnívoros en la Comarca Cantábrica Alavesa (2008) recogimos citas de visones europeos atropellados en Zuaza y Luyando pero no tuvimos constancia de la presencia de visones americanos; sabíamos que su expansión hacia esta zona era cuestión de tiempo y tan sólo unos años más tarde las citas de esta última especie, tanto observaciones directas como atropellos, se dispararon por toda la comarca.


Despensas de visón americano.


Egiaztatu dugunez, bisoi amerikarrak erraz finkatzen da gure ibai eta urtegietan. Beste haragijaleentzat, bisoi europarra edo ipurtatsa kasu, konpetentzia gogorra suposatzen du eta azkenean baztertu eta uxatu egiten ditu, bisoi europarra bezalako iraungitzeko zorian dagoen espezie batentzat oso kaltegarria izanik. Maroñon ezarri den bisoi amerikarraren elikaduraren zati handiren bat karramarro amerikarra bada ere (hau ere espezie exotiko eta inbaditzailea), anfibio, narrazti eta txoritxoen gaineko depredazioa ezin da gutxietsi, eta inguruko bioaniztasunarengan eragin kaltegarria izan dezake.

Como bien pudimos comprobar el visón americano se asienta con facilidad en nuestros ríos y embalses; supone una competencia para otros carnívoros como turones o visones europeos a los que desplaza, afectando así negativamente a una especie en peligro de extinción, como es el visón europeo. Si bien una base muy importante de la alimentación del visón americano en Maroño ha sido el cangrejo rojo americano (otra especie exótica invasora) la predación sobre anfibios, reptiles y pequeños pajarillos no es desdeñable, lo que puede afectar negativamente a la biodiversidad del área.


Letrina
Huellas

Espezie exotiko inbaditzailea bezala katalogaturik, bere erauzpenari begira badago estatu mailako plangintza bat, eta 2014tik 2018ra bitartean LIFE LUTREOLA SPAIN Bisoi europarraren kontserbaziorako Espainian ikuspegi berriak egitasmoa abian jarri da, aurrekontua eta guzti. Egitasmo honen helburua espeziearen kontserbazioa izanik, beharrezkoa da horretarako bisoi europearraren banaktea eremutik bisoi amerikarren populazioen erauzketa, arro Kantauriarretan (Euskadi) nahiz Ebroaren arroan (Araba, Errioxa, Nafarroa).

Catalogado el visón americano como especie exótica Invasora existe un plan nacional para su erradicación y desde 2014 hasta 2018 se ha puesto en marcha  el proyecto LIFE LUTREOLA SPAIN “Nuevos enfoques en la conservación del visón europeo en España”(País Vasco, La Rioja, Aragón y la Comunidad Valenciana) dotado con fondos económicos que persigue la conservación de esta especie, para lo cual es importante la eliminación de las poblaciones del visón americano dentro del área de distribución de visón europeo en las cuencas Cantábricas (País Vasco) y en la cuenca del Ebro (Álava, La Rioja y Navarra).

Familia de visones americanos. Vídeo Enrique Arberas.

video



Egitasmo honi buruz gehiago jakiteko, hala nola aurrera eramaten ari diren ekintzei buruz, bere weborria bisitatu daiteke: http://lifelutreolaspain.com/

Para conocer más sobre el Proyecto Life Lutreola Spain y las actuaciones que se desarrollan se puede consultar su página web: http://lifelutreolaspain.com/


Hembra de visón americano llevando una culebra a la madriguera. Vídeo Gustavo Abascal.
video



Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Saila jakinaren gainean jartzearen ondorioz, bertako teknikariak tranpak jartzeari ekin zioten Maroño inguruko ale hauek harrapatzeko


Informado el Departamento de Medio Ambiente de la Diputación de Álava los agentes medioambientales procedieron a la instalación de trampas para la captura de estos ejemplares en el entorno del pantano de Maroño.