jueves, 26 de septiembre de 2013

Regresando al sur. Pequeños migradores./ Hegoaldera itzultzen. Migratzaile txikiak

Abuztutik aurrera, bere garaian ugaltzeko asmoz iparraldera mugitu ziren hegaztiak prestatzen hasten dira bere negupasa lekuetara itzultzeko: penintsularen hegoaldea eta afrikar kontinentea.

Curruca mosquitera. Llanada alavesa.

A partir del mes de agosto las aves que en su día se desplazaron hacían el norte para reproducirse se preparan para regresar a sus áreas de invernada: el continente africano y el sur peninsular.

Papamoscas cerrojillo.  Murga.
Zikoinak, miru beltzak, belatz erlejale, antzarrak, pagauso saldoak… gure zeruetatik desfilatzen hasiko dira. Hezeguneak hegazti limikolo eta zangaluzeen pausaleku bihurtuko dira, eta iristeko errazenak diren lepoetan, txoritxo kontaezinen atzetik arituko dira hegazti harrapakariak.

Papamoscas cerrojillo. Murga.
Por nuestros cielos comenzarán a desfilar cigüeñas, milanos negros, abejeros europeos,  bandos de palomas torcaces, ánsares… En las zonas húmedas recalarán aves limícolas y por los collados más accesibles pasarán rapaces tras infinidad de pajarillos.

Papamoscas gris. Murga.
Baina blogeko sarrera hau, asteotan gure mendi eta landen protagonista bihurtzen diren migratzaile txiki batzuei eskaini nahi diet: eulitxoria, txioa, txinboa, sasi-txoria… 

Zarcero políglota. Murga.

Pero esta entrada en el blog está dedicada a los pequeños migradores que durante unas semanas se convierten en los protagonistas de nuestros campos: papamoscas, mosquiteros, currucas, zarceros… 

Mosquitero ibérico/común. Uzquiano.
Mosquitero musical. Uzkiano.


Gustavo

domingo, 22 de septiembre de 2013

Pollo de autillo en Orduña / Apo-hontza kumea Urduñan



 El autillo (Otus scops) es una pequeña rapaz nocturna que cría en nuestros campos y migra después a África para pasar el invierno.  Para construir el nido elige arboledas abiertas, bosquetes e incluso se instala en parques y jardines de pueblos como Amurrio u Orduña, donde precisamente transcurre esta historia de un pollo de autillo  caído del nido en el barrio de La Antigua.




Euri zirina erortzen hasi zen  dantzan egiten genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a, eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete galdutako loa berreskuratzeko.
- Aizu, gizona! Hontza topatu dugu, etorri!
-Zer?
-Hontza! Kumea da, eta ez dauka hegan egiterik! Zabukaren ostean dago, etorriko zara ikustera?
-Hara zer daukagun hemen! Txikia da eta  ikaratuta dagoela dirudi! (Egongo ez daba! Berari begira hogei bat begi, hau da, hamar umeren bat, bera harrapatzeko nahian;  hori bai, etxera eramateko eta afari ederra emateko asmoz).
- Baina, zer da? Zuk badakizu? -Galdetu zidaten, bere bizitaz zer edo zer gehiago jakiteko nahian-.
-Ez nago ziur, apo-hontza dirudi, baina lasai! Telefonoz deituko dugu eta zaintzaile aditu batzuk etorriko dira bere bila. (Zaintzaileak “Basegorrikoak” dira, eta Gorlizen daukate egoitza. Bada ez bada ondo apuntatu izena eta telefono zenbakia, horrela egunen batean beste animalia gaixo bat aurkituz gero badakizue nora jo: 944 465 297).
Orain gure hontza kuttuna ondo zainduta dago, laster batean zeharo osatuta egongo da, eta batek daki, baliteke berriro ere bere ulua La Antiguako inguruetatik entzun izana.   Seguru asko  ez diogu ondo ulertuko, baina, ziur nago bere lehen kantua lagun berrientzako izango dela. Eskerrik asko izadia  jagoteagatik, abestuko du!
-Laster  arte, apo-hontza! Hartu indarra eta etorri gure basoetara!

Luisma

domingo, 15 de septiembre de 2013

Uhalde enara Amurrion (Riparia riparia)

Espezie mehatxatu hau, kaltebera bezala jasoa Euskadin (167/1996 dekretuan) 2007-an detektatua izan zen Amurrion, oinarri artifizial ez hareatsu gainean ugalketako lehen aipua izanik Araban
Nerbioi ibaiaren kanalizazioko hormigoizko paretetan eginiko drainatze hodiak izan ziren hegazti honek aukeratutako lekuak bere txitaldia aurrera ateratzeko.


Arabako beste lekuetan ibaitatik hurbil dauden hartxintxar edo hondarrezko ezpondak erabiltzen ditu bere galeriak zulatzeko.
Martxotik Irailera bitartean ikus daiteke hemen, espezie migratzailea izanik negua Ekuatoriar Afrikako Sahel eskualdearen mendebaldean igarotzen baitu.


Enar  espezie guztien artetik txikiena den honek, erreka gainetan hegan harrapatzen dituen zomorroetaz elikatzen da.
Horregatik, bere gain dirauten mehatxurik larrienak pestiziden erabilpena eta bere kumatzeko lekuen suntsiketa dira hemen, hala nola bere negualdiko inguruetan egon ohi diren lehorte luzeak.



                                         AVION ZAPADOR EN AMURRIO

Especie amenazada, catalogada como vulnerable en el Pais Vasco (Decreto 167/1996) se encontró en Amurrio, en el año 2007, en la primera referencia para Alava de cria en sustrato artificial no arenoso. 
Los tubos de drenaje de los muros de hormigón del encauzamiento del Nervion a su paso por el municipio son el lugar elegido para sacar adelante su pollada.


En el resto de Alava utiliza taludes de arena o grava próximos a los ríos para excavar sus propias galerías.
Visible de marzo a septiembre es una especie migradora que pasa el invierno en el Sahel occidental de África ecuatorial.
La mas pequeña de las golondrinas y aviones, se alimenta de insectos que caza en vuelo sobre los rios.
Sus principales amenazas son, la utilización de pesticidas, la destrucción de sus zonas de cría y las sequías prolongadas en sus zonas de invernada.