domingo, 22 de septiembre de 2013

Pollo de autillo en Orduña / Apo-hontza kumea Urduñan



 El autillo (Otus scops) es una pequeña rapaz nocturna que cría en nuestros campos y migra después a África para pasar el invierno.  Para construir el nido elige arboledas abiertas, bosquetes e incluso se instala en parques y jardines de pueblos como Amurrio u Orduña, donde precisamente transcurre esta historia de un pollo de autillo  caído del nido en el barrio de La Antigua.




Euri zirina erortzen hasi zen  dantzan egiten genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a, eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete galdutako loa berreskuratzeko.
- Aizu, gizona! Hontza topatu dugu, etorri!
-Zer?
-Hontza! Kumea da, eta ez dauka hegan egiterik! Zabukaren ostean dago, etorriko zara ikustera?
-Hara zer daukagun hemen! Txikia da eta  ikaratuta dagoela dirudi! (Egongo ez daba! Berari begira hogei bat begi, hau da, hamar umeren bat, bera harrapatzeko nahian;  hori bai, etxera eramateko eta afari ederra emateko asmoz).
- Baina, zer da? Zuk badakizu? -Galdetu zidaten, bere bizitaz zer edo zer gehiago jakiteko nahian-.
-Ez nago ziur, apo-hontza dirudi, baina lasai! Telefonoz deituko dugu eta zaintzaile aditu batzuk etorriko dira bere bila. (Zaintzaileak “Basegorrikoak” dira, eta Gorlizen daukate egoitza. Bada ez bada ondo apuntatu izena eta telefono zenbakia, horrela egunen batean beste animalia gaixo bat aurkituz gero badakizue nora jo: 944 465 297).
Orain gure hontza kuttuna ondo zainduta dago, laster batean zeharo osatuta egongo da, eta batek daki, baliteke berriro ere bere ulua La Antiguako inguruetatik entzun izana.   Seguru asko  ez diogu ondo ulertuko, baina, ziur nago bere lehen kantua lagun berrientzako izango dela. Eskerrik asko izadia  jagoteagatik, abestuko du!
-Laster  arte, apo-hontza! Hartu indarra eta etorri gure basoetara!
video

Luisma

No hay comentarios:

Publicar un comentario