miércoles, 27 de junio de 2018

Australia eta bere fauna/ Australia y su fauna


Australiara heldu nintzenean (ia duela hiru urte!) arreta gehien deitu zidana hirietan bizi diren animaliak izan ziren.
“Noisy miner”  kumea eta heldua Canberra hirian.
Euskal Herrian ere animalia batzuk, etxe txolarrea adibidez, Bilbo bezalako hirietan topa ditzakegu. Hiriak edo “urban areas” inbaditzeko gai diren espezieek ikertzaileen arreta deitu dute azken urteetan. Hiriak inbaditzen dituzten indibiduoak nahiko bereziak izaten dira maiz, eta haien espezieko indibiduo “basatietatik” jokaeran, fisiologian eta morfologian bereizten dira hirietan bizi ahal izateko. Adibide harrigarria hegaztiak dira. Gaur egun badakigu zarata handiko  hiri guneetan bizi diren txori batzuek (adibidez aireportu edo errepideetatik gertu), doinua aldatu eta bolumena igotzen dutela gure kotxe eta hegazkinek egiten duten zaratari aurre egiteko.

Hirietan bizi diren espezie batzuek gizakiak botatako janariaz probetxu hartzen dute eta askotan, janari hori ustiatu ahal izateko, pertsonen beldur izateari uzten diote. Hori da Australiako animalia urbanitekin gertatu dena, edo hala dirudi behintzat.

Narrasti espezie batzuk edozein etxeko lorategian topa daitezke (Tiliqua scincoides)
Australiako hirietan (Sydney eta Canberra esaterako) , animalia espezie asko , bereziki hegaztiak, ikusten dira. Eta ez bakarrik ikusi, normalean zuregana hurbiltzen dira eskutik jateko. Australia famatua da animalia espezie mordoa daukalako. Hegaztien artean kakatuak eta papagaiak hirietan irabazleak direla esango nuke.

Saguzar batzuek ere hirietan topa daitezkeen fruituetatik probetxu hartzen ikasi dute
Horrez gain, Australiako fauna berezia da benetan. Kanguruak bezalako marsupialak nonahi ikusten dira. Hauek Europan ditugun plazentarioetatik bereizten dira umeak marsupioan (emeak duen poltsa batean) eramaten dutelako hazten diren arte. Oraindik arraroagoak ekidna eta ornitorrinkoa bezalako monotrematuak ere hemendik bizi dira, narrastiak bezala arrautzak ipintzen dituzten ugaztunek.

Barano batek janaria bilatzen du su itzali batean eta hirugihar zatia topatzen du.

Denok ezagutzen dugu Australia arriskutsuak diren animalia kantitate izugarria daukalako: krokodiloak, marrazo zuria eta munduko suge eta armiarma pozoitsuenetakoak. Edonork pentsa zezakeen hainbeste animalia arriskutsuekin bertako jendea izututa egon zitekeela. Justu kontrakoa! Australian animalienganako errespetua harrigarria da! Australiara heltzean jendearen natura eta animaliekiko errespetuak ere asko harritu ninduen. Pertsonak animalia guztiekin, baita pozoitsuak ere, elkarrekin bizi dira, bata besteari eragotzi gabe.

Kanguru gris emea (kontuz hatzaparrekin!).
Lo que más me sorprendió cuando llegué a Australia (hace casi tres años!) fueron los animales que viven en las ciudades.

En Euskal Herria también podemos encontrar algunos animales, como el gorrión, viviendo en ciudades como Bilbo. Estos animales que son capaces de colonizar las ciudades o “Urban areas” han llamado mucho la atención de investigadores en los últimos años. Los individuos que invaden las ciudades son bastante peculiares y para poder sobrevivir en ellas suelen diferir de sus hermanos “salvajes” en comportamiento, fisiología y morfología. Un ejemplo curioso son las aves. Hoy en día sabemos que los pájaros que viven en zonas con mucho ruido (cerca de aeropuertos o carreteras) cambian el tono o el volumen del canto para poder ser escuchados por otros individuos a pesar del ruido del tráfico. 

Papagai eta kakatuak Canberran.

Algunas especies que viven en ciudades también han aprendido a aprovecharse de los desperdicios y comida humanos. Para poder explotar este recurso muchas veces los animales pierden el miedo a la gente, lo cual parece haber sucedido con los animales urbanitas Australianos.



Rainbow lorikeet nire etxeko balkoian, Sydneyn:  uretan sartu edo ez sartu segundu batez pentsatu ondoren….. fiesta!

En ciudades Australianas como Sydney o Canberra, se ven muchas muchas especies animales, especialmente aves. Y no solo se ven, sino que llegan incluso a comer de tu mano. Aunque Australia es famosa por la cantidad de especies animales que tiene, en las ciudades yo diría que las cacatúas y loros son los ganadores.

Ibis Sydney erdian
En general, la fauna Australiana es realmente especial. En todos los lados puedes ver marsupiales como canguros, que se diferencian de los mamíferos placentarios europeos por la presencia de marsupio (bolsa que tienen las hembras) donde llevan a las crías hasta que crecen. Aún más curiosos son los monotremas como el equidna y el ornitorrinco, mamíferos que ponen huevos, como los reptiles.


Ekidna Australian topa daitekeen spezie monotrematua da.

Todos conocemos Australia por la cantidad de animales peligrosos que tiene: cocodrilos, tiburón blanco, y las serpientes y arañas más venenosas del planeta. Teniendo en cuenta eso, cualquier podría pensar que la gente tiene miedo a los animales, pero todo lo contrario! El respeto de los australianos hacia los animales es impresionante! Cuando llegué a Australia también me sorprendió el respeto de la gente hacia la naturaleza y animales. Las personas allí conviven con todos los animales, incluso venenosos, sin molestarse los unos a los otros.
“Brown snake” bat, Australian topa daitekeen suge pozoitsuenetarikoa, bide erdian berotzen.


 Maider