Maroñoko urtegian
kopetazuri era murgil erregen kabiak
depredatzen zituen haragijaleren baten susmoa izan eta gero, azkenean uztailaren erdian gaiztakeri hauen
erantzulea detektatu zuen Enriquek: bisoi amerikar eme bat zen, jadanik nahiko
handiak ziren bere lau kume hazten zebilela. Bere ausardiak eta egunargiz
ibiltzeko ohiturak, bere jatuntasuna eta elikatze oportunistaren lekuko izatea
ahalbidetu zigun. Hala, ez zitzaigun zailegi izan ikustea nola, harrapatzen eta
garraiatzen zituen makina bat karramarro amerikano, anfibioa, narrastia,
zomorro etabar bere kumeentzat.
Llevando un cangrejo. |
“Atlas de distribución de los
pequeños carnívoros en la Comarca
Cantábrico
Alavesa” lana egin
genuenean (2008. Urtean) Zuhatzan eta Luiaondon kotxez harrapatutako bisoi
batzuen zitak jaso genituen, bainan orduan bisoi amerikarraren bertan egotearen
ziurtasunik ez genuen. Bagenekien ordea bere zabaltzea gure inguruetara denbora
kontua baino ez zela, eta nahiko izan ziren urte gutxi batzuk espezie honen
zitak eskualdean ugaritzeko, hala
harrapatzeak nola behaketa zuzenak.
![]() |
Despensas de visón americano. |
Egiaztatu
dugunez, bisoi amerikarrak erraz finkatzen da gure ibai eta urtegietan. Beste
haragijaleentzat, bisoi europarra edo ipurtatsa kasu, konpetentzia gogorra
suposatzen du eta azkenean baztertu eta uxatu egiten ditu, bisoi europarra
bezalako iraungitzeko zorian dagoen espezie batentzat oso kaltegarria izanik.
Maroñon ezarri
den bisoi amerikarraren elikaduraren zati handiren bat karramarro amerikarra
bada ere (hau ere espezie exotiko eta inbaditzailea), anfibio, narrazti eta
txoritxoen gaineko depredazioa ezin da gutxietsi, eta inguruko
bioaniztasunarengan eragin kaltegarria izan dezake.
Como bien pudimos
comprobar el visón americano se asienta con facilidad en nuestros ríos y
embalses; supone una competencia para otros carnívoros como turones o visones
europeos a los que desplaza, afectando así negativamente a una especie en
peligro de extinción, como es el visón europeo. Si bien una base muy importante
de la alimentación del visón americano en Maroño ha sido el cangrejo rojo
americano (otra especie exótica invasora) la predación sobre anfibios, reptiles
y pequeños pajarillos no es desdeñable, lo que puede afectar negativamente a la
biodiversidad del área.
Espezie exotiko inbaditzailea bezala katalogaturik, bere erauzpenari begira badago estatu mailako plangintza bat, eta 2014tik 2018ra bitartean LIFE LUTREOLA SPAIN “Bisoi europarraren kontserbaziorako Espainian ikuspegi berriak” egitasmoa abian jarri da, aurrekontua eta guzti. Egitasmo honen helburua espeziearen kontserbazioa izanik, beharrezkoa da horretarako bisoi europearraren banaktea eremutik bisoi amerikarren populazioen erauzketa, arro Kantauriarretan (Euskadi) nahiz Ebroaren arroan (Araba, Errioxa, Nafarroa).
Catalogado el visón americano como especie exótica Invasora existe un plan nacional para su erradicación y desde 2014 hasta 2018 se ha puesto en marcha el proyecto LIFE LUTREOLA SPAIN “Nuevos enfoques en la conservación del visón europeo en España”(País Vasco, La Rioja, Aragón y la Comunidad Valenciana) dotado con fondos económicos que persigue la conservación de esta especie, para lo cual es importante la eliminación de las poblaciones del visón americano dentro del área de distribución de visón europeo en las cuencas Cantábricas (País Vasco) y en la cuenca del Ebro (Álava, La Rioja y Navarra).
Familia de visones americanos. Vídeo Enrique Arberas.
Egitasmo
honi buruz gehiago jakiteko, hala nola aurrera eramaten ari diren ekintzei
buruz, bere weborria bisitatu daiteke: http://lifelutreolaspain.com/
Hembra de visón americano llevando una culebra a la madriguera. Vídeo Gustavo Abascal.
Arabako
Foru Aldundiko Ingurumen Saila jakinaren gainean jartzearen ondorioz, bertako
teknikariak tranpak jartzeari ekin zioten Maroño inguruko ale hauek harrapatzeko
Informado el Departamento
de Medio Ambiente de la Diputación de Álava los agentes medioambientales
procedieron a la instalación de trampas para la captura de estos ejemplares en
el entorno del pantano de Maroño.