martes, 19 de enero de 2021

Del níspero europeo al mango africano / Europear mizpiratik mango afrikarrera

Deigarria da gaur egun edozein fruta-dendan aurkitu daiteken fruitu tropikalen ugaritasun eta aniztasuna, auzo berean, herririk galduenean ere. Negua bezalako urteko hainbat sasoitan, fruituei eskainitako azaleraren zati handia betetzen dute, laranja, udare edo sagarrekin lehian.

Llama la atención la gran cantidad y variedad de frutas tropicales que nos podemos encontrar hoy día en cualquier frutería, en el mismo barrio, en el pueblo más apartado. Podría decirse que, en momentos del año como el invierno, ocupan buena parte de la superficie dedicada a la fruta, compitiendo con manzanas, peras o naranjas.

Mangos, papayas, kiwis, bananas, aguacates.

Duela ez hainbeste, fruitu tropikalak dastatzeko Brasilera, Kosta Ricara, Guineara edo Tailandiara bidaiatu beharra zegoen, non izen arrotzez deituriko fruitu exotiko horiek berez landu eta jaten ziren. Orain ordea ez. Fruitu horien aukera zabala dugu bertan: anana, koko, guaiaba, txirimoia, marakuia, ahuakate, kaki, litxi, pitaia, kunkan, alkejenje… Abenduko hilabete honetan ia hogei fruitu desberdin aurkitu izan ditugu dendetan.

Hasta no hace muchos años para poder comer frutas tropicales había que viajar hasta Brasil, Costa Rica, Guinea Ecuatorial o Tailandia, donde efectivamente se cultivaban y consumían frutas exóticas, cuyos nombres resultaban difíciles de pronunciar. Pero ahora ya no. Existe aquí una gran oferta de estas frutas: piña, coco, guayaba, chirimoya, maracuyá, aguacate, kaki, litchi, pitaya, kumquam, alquejenje y así hasta casi una veintena de frutas diferentes que hemos podido comprar en el mes de diciembre.

Kumquams, maracuya, litchis, pitayas, chirimoyas

Egia da horietako batzuk Malagako, Granadako edo Almeriako kostaldetik datozela, batzuetan are inguru hurbilagoetatik ere, Asturiasen edo Bizkaian landatutako kiwien kasu. Baina aldi berean hurbileko diruditen beste fruitu batzuk, uda eta udazken garaian kontsumitzen ditugun laranjak bezalakoak, Sudafrika edo Txile bezain urrun diren lekuetatik datoz. Inguratzen gaituen globalizazioaren beste adibide bat baino ez da fruitu tropikal horien eskaintza.

Es cierto que algunas de ellas proceden también de la costa malagueña, granadina y almeriense, incluso de lugares muchos más cercanos como los kiwis que se cultivan en Asturias o Bizkaia. Pero también es cierto que otras que podrían parecer de proximidad, como las naranjas que consumimos en los meses de verano y otoño, llegan desde lugares tan lejanos como Sudáfrica o Chile. Sencillamente, la oferta de frutas tropicales es un ejemplo más de la globalización en la que vivimos inmersos.

Huerta con ejemplar de kumquam. Amurrio

Gure mahaietara iristeko milaka kilometro bidaiatu behar dituzten fruitu tropikal eta beste elikagai askoren kontsumoari buruzko eztabaida ez da batere erraza. ¿Ez al da atmosfera kutsadura gehiagorik sorten elikagai askoren ekoizpenean garraioan baino? Erabili gabe galtzen den janari guzti horrek, zer nolako karbono aztarna suposatzen du? Zilegi da elikagai horiek sortzen dituzten herrialdeak “zigortzea” kasu askotan beraien CO2 ekoizpena gurea baino askoz txikiagoa denean?

El debate acerca del consumo de fruta tropical y de muchos otros alimentos que recorren miles de kilómetros hasta llegar a nuestras mesas no es nada sencillo ¿no existe mayor contaminación atmosférica en la producción de muchos alimentos que en su propio transporte?, ¿qué huella de carbono representan toda esa comida que no se aprovecha?, ¿es justo castigar a aquellos países que los producen cuando en muchos casos su producción de Co2 es mucho menor que la nuestra?

Nispero europeo. Amurrio.

Zalantzarik ez ordea gaur egun gizateriaren aurkako mehatxurik larriena aldaketa klimatikoa dela, jarraitzen dugula atmosferara CO2 kopuru izugarritan isurtzen, eta kolapsoaren hurbiltasuna bistakoa dela. Eta negazionismoa giza mailan eta zientifikoki hain gaizki ikusia izan arren, erosotasunak eta pasibotasunak kokatzen gaitu gainerakooi ekintza eremu berean: axolagabeki ezer egin gabe bizimodu berarekin jarraitzeko tenorean.

De lo que no cabe duda es que el cambio climático es la mayor amenaza hoy día para la humanidad, que seguimos constantemente enviando Co2 a la atmósfera en cantidades ingentes y que el rumbo de colisión es evidente. Y, aunque, el negacionismo se encuentre tan denostado tanto social como científicamente, la pasividad y la comodidad nos sitúa al resto exactamente en el mismo campo de acción: en el de continuar despreocupadamente con el mismo estilo de vida sin hacer nada.

Manzano en flor. Zuaza.

Gure etxeetara iristeko milaka kilometro egin behar dituzten elikagaien erosketak suposatzen duen zentzugabekeriaz jabetzeko, ondo legoke bertako produktuen eskaintzarekin eta egiten dugun beraien kontsumoarekin parekatzea. Fruituen kasua muturreko adibidea izango litzateke, fruitu tropikalak fruta-denda eta supermerkatuetan xarmanki erakusten diren bitartean, gure ingurunera egokitutako sagar eta udare barietateak mendeetan zehar baserri ondoetan landatu direnak hazi-bankuetan gordetzen dira. Hori landatzeari erabat utzi diren fruituak aipatu gabe, europear mizpira  (Mespilus germanica) edo gurbea (Sorbus domestica) bezalakoak.

Así que quizá para tomar una mayor conciencia del absurdo que supone la compra de alimentos que recorren miles de kilómetros hasta llegar a nuestras casas, sea compararlos con la oferta de nuestros productos locales y el consumo que hacemos de los mismos. El ejemplo de la fruta sería un caso extremo ya que mientras las frutas tropicales se exponen atractivamente en las fruterías, supermercados y tiendas de ultramarinos, las variedades de manzanas o peras adaptadas a nuestro entorno y que se han plantado junto a los caseríos durante siglos se guardan ahora en los bancos de semillas; y eso por no hablar de frutas que se han dejado completamente de cultivar como el níspero europeo (Mespilus germanica) o el zurbal (Sorbus domestica).

Cerezo en flor, entre Menoio y Oleta. Foto Patxi Urruela.

Hori horrela, argi dago gure bertako fruituek ez dutela eskari nahikorik, baina horrek beste kontinenteetako produktuen erosketarik ez du justifikatzen. Beste elikagai asko ditugu bertako jatorria dutenak, hala nola barazki, lekale, gazta, ogi, ezti, behi nahiz arkumeko haragi, marmelada, ardo, eta zergatik ez, baita fruituren bat ere, piku, sagar, udare edo aranak bezalakoak. “Zero kilometroko” produktu hauen kontsumoak gure herrietako bizitza mantentzen du, bertako populazioaren parte bati lanbidea emanez, sortutako produktuei balioa eta distira eskainiz, eta bere edertasun eta bio-aniztasun aberatsarengatik harrotzen gaituen paisai kulturala sortzen du.

A la vista de ello nuestra fruta no parece tener la suficiente demanda, pero tampoco debe ser motivo para que justifiquemos una compra de productos procedentes de otros continentes. Lo que sí tenemos son muchos otros alimentos de origen local, de proximidad, como verduras, legumbres, quesos, pan, miel, carnes de vacuno y cordero, mermeladas, vinos y, porqué no, también alguna fruta como higos, manzanas, peras o ciruelas. No olvidemos que el consumo de estos productos de kilómetro 0 ayuda a dar empleo a una parte de la población local, mantiene viva la vida de nuestros pueblos, confiere valor y distinción a los productos generados y crea un paisaje cultural del que nos sentimos orgullosos por su belleza y rica biodiversidad.

 

3 comentarios:

  1. Kaixo! Escribo por aquí a falta de otra forma de contacto en naturayala. Me gustaría profundizar en el tema km0, facilitando que se puedan consumir estos productos. He elaborado un excel con unos 100 productos ordenados por categorías y distancias a Amurrio, y algo más de info sobre cómo adquirirlos. Es muy mejorable, pero creo que con la comunidad seguidora del blog se podría lograr algo interesante. Además de completar el catálogo de productos, se podría crear un grupo para adquirir productos no km0, pero si cercanos, como aceite, almendras, yogur... Dejo mi email para facilitar la comunicación: miksasu (en gmail.com).

    ResponderEliminar
  2. No es necesario ir a África a conseguir esta fruta teniendo en el mercado mangos de málaga que son excelentes y de gran calidad. Los mangos son una fruta rica y nutritiva es bueno que ahora se ponga de moda.

    ResponderEliminar