Igel jauzkariaren emea |
IGEL JAUZKARIAREN MISTERIOAK
Balentin Donea putzuan
Aurreko sarrera batean igel
jauzkariaren (Rana
dalmatina) ezteien hasiera zabaltzen
genuen. Dena prest zirudien gertakizun pozgarri honetarako. Euri zaparrada oparoei
esker, bazterrak heze baino blai ageri ziren. Dagoeneko arrak beren
izkutalekuetatik atereak ziren, putzuetan elkartzen zirelarik despistatu xamar
ziruditen igel gorri (Rana temporaria)
batzurekin. Hala ere, ezinegona nabaria zen bildutako arren artean. Emeak falta
zirelarik, ezin hasi festa …
Arren itxarote urduria urteroko
errituala da, ordea. Beraiek izaten dira beti lehenak putzuetara iristen gau
euritsuen anparoan, eta ur axaletan sarturik, bere kantu apala igortzen dute.
Emeak lasaiagoak izaki, egun batzuk geroago agertu ohi dira.
Gau hontan emandako pasioan
emeen exodoarekin egin dugu topo. Duela hamar egun faltan botaten genituela?
Hemen ditugu ba nahi adina, pista lokaztuan, zelai bustietan, denak putzurako
bidean. Arraultzez beterik, loditxo egon
arren eta izenari ohore eginez, azkarrak dira eta jauzi ederrak ematen dituzte
gure ikusminatik ihes egiteko. Batzuk uretan dira dagoeneko, eta lehen errute
eta anplexuak ikusten dira. Odol hotzekoak eta kanpo ernalketadunak izanagatik ere, argi zegok “rozea” gustokoa
dute igelok, eta anplexua deitzen zaio ar eta emeen arteko besarkada hestuari.
Ah, maitasunaren pozak eta
lanak! Arraultzak askatuta eta arrek ernalduta, bikotea askatuko da eta emeak
putzutik alde egingo du. Etortzekoan zeukaten itxura ederra galduta, joaterakoan
gorputz eskualidoak erakusten dituzte. Arraultzak jarrita hezurretan geratu
dira, bapo jan beharko dute bere onera itzultzeko.
Lehen anplexoak |
Arrak denbora gehixo emango
dute putzuan.”Inoiz ez da jakiten noiz…” diote bere artean. Aste gutxiren
buruan, ordea, igel jauzkari guztiak berriz beren gordeleku misteriotsuetara
itzuliko dira, sasitza eta orbel artean. Handik aurrera nekez aurkituko ditugu.
Eta azken gau euritsu hauen ikuskizun erromantiko hau, ametsa irudituko zaigu…
Eta ez al da hala izan?
En una entrada anterior anunciamos el inicio de los esponsales de la rana
agil (Rana dalmatina). Todo parecía dispuesto para este feliz evento. La
naturaleza rezumaba humedad gracias a los generosos chaparrones. Los machos ya
habían salido de sus escondrijos y se concentraban en las charcas, coincidiendo
con algunas ranas bermejas (Rana temporaria) de aspecto despistado. Y sin
embargo, era patente la inquietud entre los machos allí reunidos. Faltaban las
hembras, y así no podía empezar la fiesta…
Sin embargo, esta nerviosa espera de los machos es un ritual que se repite
año tras año. Al amparo de noches lluviosas, siempre son ellos los primeros en
acercarse a los puntos de agua, desde los que, sumergidos en aguas someras,
dejan oír sus discretos cantos. Las hembras, más tranquilas, aparecen unos días
después.
Durante el paseo de esta noche nos hemos topado con el éxodo de las
hembras. Si hace diez días echamos en falta a las chicas, ahora hay para dar y
tomar en el camino embarrado y en los prados húmedos, todas dirigiéndose a la
charca. Pese a estar rellenitas y cargadas de huevos, hacen honor a su nombre,
son ágiles y dan grandes saltos para escapar a nuestra curiosidad. Algunas ya
están en el agua, y pueden verse las primeras puestas y los primeros amplexos. Aunque
de sangre fría y fecundación externa, está visto que a las ranas les va el “roce”,
y al estrecho abrazo entre machos y hembras se le llama amplexo.
¡Ah, las alegrías y trabajos del amor! Liberada la puesta y fecundados los huevos, la pareja se separa y las hembras abandonan la charca. Han perdido el saludable aspecto que tenían al llegar, y ahora, al marcharse aparecen escuálidas. Tras la puesta se han quedado en los huesos, tendrán que alimentarse bien para recuperarse.
Emea putzurako bidean, oraindik arraultzez beterik |
Acaso no lo ha sido?
Patxi Aiaratik
No hay comentarios:
Publicar un comentario