Martxoaren 25, igandean, Urduñako
"Bitxobola" Ekologista taldeak antolatua, eta Urduñako Scout taldearekin
batera Nerbioi ibaiaren arroilaren
garbiketari ekin zioten. Helburu hau bete ahal izateko URA-ren (Eusko Jaurlaritzako
Ibaien kudeaketarako erakundea)
teknikari baten laguntza jaso zuten.
Garbigunearen parean elkartu
ziren, eta segituan lana banandu zuten, batzuk joan ziren ibaitik gora Landata
auzoraino, eta beste batzuk ordea ibaitik behera Arbietoraino, gutxi gora
behera kilometro bateko tartea garbitu zuten denon artean. Boluntariorik
gazteena 11 urtekoa izan zen, baina honek ez du esan nahi zaborra batzen atzean
geratu zenik, alderantziz, gainerakoak bezala bere jarduera kementsua eta
ausarta izan zen oso. Irudian ikus daiteen moduan neska batzuk uretan sarturik
ur hotsari aurre eginez buru belarri aritu ziren ekintza arduratsu honetan.
Hartutako zaborra pilaren tamaina
ikaragarria zirudien, lau metro kubikokoa;
plastikozko gauzak ziren batipat, hala ere, gauza bitxiak ere topatu zituzten,
komuneko konketa, besteak beste. Kezkagarriagoak eta kutsakorragoak izan ziren
pintura ontziak, eta su-amatagailua, hain zuzen ere.
Hein berean, penagarri eta
negargarria zabor guzti hori ibaiaren uretan eta ertzetan egon izana. Lan handia
izan da benetan, baina oraindik ere lan gehiago daukate aurrean, berriro ere
irailean burutuko dute, animatuko zara eurekin parte hartzen?
Txalogarria benetan bildutako
zabor-meta erraldoia ikusirik denon artean talde baten moduan eginiko esfortzu
itzela. Hau izan da hurrengo belaunaldiari naturaren aldeko heziketarako
ahaleginik handiena, alegia.
Egin dezagun batera ibai garbi
baten alde!
No hay comentarios:
Publicar un comentario