viernes, 26 de octubre de 2012

Rana patilarga en Laudio Baso-igel iberiarra Laudion

Hiru urte izango dira Laudioko erreka baten, Nerbioko arroilan, lehenengo baso-igel iberiarra (Rana iberica) aurkitu nuenetik, baina iaz arte ez nuen zehaztasunez identifikatzerik izan. Argazki guztiak bertan ateratakoak dira. Harritu egin ninduen aurkitzeak, espezie hori ez baita oso arrunta inguru honetan.

Ordutik hona, gustuko dituen putzuetara joaten naizenean, ez da zaila igelen bat ur ertzean topatzea, geldirik. Horrela ez du inork ikusiko, ez harrapariek, ezta harrapakinek ere. Astiro-astiro hurbiltzen natzaio ustekabean harrapatu nahian, baina alferrik, beti ikusten nau berak lehenengo. Ezin hobeto ezkutatzen da harrien eta lurrera eroritako hostoen artean, eta ezinezkoa zait harrapatzea. Ikusten nauenean uretan sartzen da jauzi eginez, eta desagertu egiten da. Hondoraino jaitsi eta putzuko beste aldera joan ohi da atzeko hanka indartsuez baliaturik. Bere saltoak sartu den tokira erakartzen du nire begirada, bera handik urrun eta haltzen sustraien eta harkaitzen artean ezin hobeto ezkutatzen den bitartean.



Ondo kontserbaturiko erreka da, pinu (Pinus radiata) gehiegirekin mendi aldean, eta oso uda berotsuetan sikatu egiten dena. Sano ondo letorkioke ortuak ureztatzeko kentzen dioten ura, halere, igela topatu dugun erreka-tartean beste lau anfibio espezie bizi dira: ur-igel arrunta (Pelophylax perezi), apo arrunta (Bufo bufo), txantxikua (Alytes obstetricans) eta uhandre palmatua (Lissotriton helveticus).



1983ko uholdeen ostean erreka zati hau zabortegi bihurtu zuten inguruko baserritar batzuek, «baliorik ez duena, errekara» esaera zaharrari eutsiz. Urte batzuk geroago, beste auzokide batek –ikuskizunaz suminduta– botatako zabor pilo handia batzeari ekin zion, eta apurka-apurka erabat berreskuratu zuen andeatutako aldea. Eta gaur Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartuta dagoen «interes bereziko» espezie bat bizi da plastikoak eta era askotariko hondakinak zeuden tokian. Txalotzeko eredua da, benetan. Aiaraldeko beste erreka batzuetan kontuan hartzeko modukoa.

Espezie honi buruz gehiago jakin gura izanez gero, Juanma Perez de Ana lagunaren blogera jo dezakezu: http://macizodelgorbea.blogspot.com.es/2012/09/rana-patilarga-poblacion-viable-en.html



Hace ya tres años que descubrí el primer ejemplar de rana patilarga (Rana iberica) en un arroyo del municipio de Laudio, en la cuenca del Nervión, pero hasta el año pasado no pude identificarla con certeza. Todas estas fotos están sacadas allí. Me sorprendió el hallazgo, porque no es habitual por esta zona.

Desde entonces, cada vez que me acerco a las pozas que frecuenta esta especie, no es extraño encontrarme con alguna rana en la orilla, inmóvil. De esa forma evita ser descubierta por sus depredadores y, también por sus presas. Me acerco despacito para sorprenderla, pero siempre es ella la que me ve primero. Se mimetiza tan perfectamente entre las piedras y las hojas del suelo, que es imposible pillarla desprevenida. En cuanto me detecta, se mete en el agua dando un brinco, y desaparece. Se deja caer hasta el fondo, y con sus potentes patas traseras se impulsa hacia el lado opuesto del pozo. Su salto provoca que mis ojos la busquen en el punto en el que se zambulle, mientras ella se camufla a la perfección lejos de allí, entre raíces de aliso, y rocas.



Es un riachuelo bastante bien conservado, con demasiados pinos (Pinus radiata) en su curso alto, que en veranos muy calurosos se seca, en parte también por las captaciones que se hacen para regar huertas. A pesar de ello, en el  tramo del arroyo donde la hemos localizado habitan al menos otras cuatro especies de anfibios: rana verde (Pelophylax perezi), sapo común (Bufo bufo), sapo partero (Alytes obstetricans) y tritón palmeado (Lissotriton helveticus). Es un lugar que tras las inundaciones de 1983 fue convertido en vertedero por algunos baserritarras de caseríos cercanos, que llevaron a la práctica el popular dicho de «lo que no vale, al río». Años después, otro vecino –indignado ante el espectáculo– empezó a recoger toda la gran cantidad de basura, y poco a poco recuperó totalmente el área degradada. Afortunadamente, donde antes había plásticos y desperdicios hoy vive una especie de «interés especial» incluida en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas. Todo un ejemplo que ojalá cunda en otros regatos de Aiaraldea.


Para saber más sobre esta especie puedes consultar el blog de mi amigo Juanma Pérez de Ana: http://macizodelgorbea.blogspot.com.es/2012/09/rana-patilarga-poblacion-viable-en.html



Joseba

2 comentarios:

  1. Hola soy Endika Ussia usuario del Blog de Laudio . Conozco un sitio en Laudio donde hay patilarga y no se si sera el mismo sería interesante saberlo
    porque si esotro ya sabriamos de dos poblaciones diferentes!!!
    Os dejo mi dirección de mail por si quereis y lo hablamos!!!

    endika ussia
    endikaussia@gmail.com
    telf: 655629234

    ResponderEliminar