jueves, 13 de marzo de 2014

Zozo beltza, zozo zuria Tordo negro, mirlo blanco

Zozo beltza, zozo zuria
Marketinaren munduan arrakasta izateko sekretua ezberdin izatea izan ohi da, baina naturan apostu hori arriskutsua izan daiteke. Tonu berdeak eta arreak nagusi ditugun lurralde honetan luma zuriz jantzita jaiotzea, adibidez, arazo larria izan daiteke oharkabean pasatzeko. Kolorerik ez edukitzeak salatu egiten du albinoa harrapakin zein harraparien aurrean. Hori dela eta, animalia albinoen biziraupena, orokorrean, laburragoa izan ohi da naturan.
Zozo arrunt (Turdus merula) har hau heldua izatera ailegatu zaigu, ordea, gorputz atal bat zuri edukita ere. Jatekoa bilatzen harrapatu genuen landa, baserri, ortu eta fruta-arbolez osatutako inguruan.

Nahiz eta zozo arrunten artean albinismoa ez den arraroa izaten, zozo zuri bat ikusteko aukera edukitzea ohiz kanpokoa da erabat, horregatik guztiz aparta edo ezhoikoa denari 'zozo zuria' deitzen diogu. Ez hobea ezta txarragoa ere, ezberdina besterik gabe.

Tordo negro, mirlo blanco
En el mundo de la mercadotecnia el secreto del éxito suele estar en ser diferente, pero en la naturaleza, esa apuesta puede resultar arriesgada. En un entorno donde predominan los tonos verdes y marrones nacer con plumas blancas, por ejemplo, es un grave problema si quieres pasar inadvertido. La falta de color delata al albino ante sus presas y ante sus depredadores. Por eso los animales albinos, en general, suelen sobrevivir menos tiempo en su medio natural.
Este macho de mirlo común o tordo (Turdus merula), sin embargo, ha llegado a su edad adulta entre nosotros, a pesar de ser parcialmente blanco. Lo sorprendimos buscando alimento en una zona de campiña cerca de caseríos, huertas, campas y árboles frutales.
En los mirlos comunes el albinismo no es extraño, aun así, tener la fortuna de observar un mirlo blanco es algo muy excepcional, por eso cuando nos referimos a alguien como un 'mirlo blanco' queremos decir que su rareza es extraordinaria. Ni mejor ni peor, simplemente, diferente.




video


Joseba






No hay comentarios:

Publicar un comentario