martes, 6 de marzo de 2012

LEZAMAKO LURRETAN IKUSITAKOA

 Zenbatetan, egun gogor baten ondoren, nahikoa izan dut asfaltotik apur bat aldentzea nire barruko ezinegona eta kezkak arintzeko. Inguruotako zelai eta basotxoetatik pasioan, arima hustu eta garbitu balitzait bezala. Naturaren baitan baitago, bere kontemplazio hutsak nolabait osatu eta sendatzen gaituela.
Horregatik, gaur aurkitutako ikuskizunak etsipena, mina eta amorrua piztu ditu nire baitan. Erreza da oso belaunaldiz belaunaldi iritsi zaigun ondarea izorratzea. Une bateko kontua da, eta auskalo noiz arte nabarituko diren ondorioak. Beharrezkoa al da gure bideak zabortegi bihurtzea? Zertarako? Ez al dago beste modurik? .


Cuántas veces, tras un día duro, me ha bastado con alejarme un poco del asfalto para recobrar la calma, como si el mero hecho de pasear por los campos y bosques limpiara mi alma y la vaciara de preocupaciones.  Pues así es la naturaleza,que nos sana con solo contemplarla.

Así que al encontrarme con este espectáculo, la tristeza, el dolor y la rabia se han apoderado de mí. ¡Qué facil es destrozar el legado de generaciones! ¿Es necesario convertir los caminos en vertederos? ¿Para qué?¿No hay otra manera de hacer las cosas?

Patxi Aiaratik




Z

1 comentario: